Mundua -
Wikileaksi buruzko filma
'Sherlock', Julian Assangerena egiteko faborito
Benedict Cumberbatch aktorea ("Sherlock" telesaileko protagonista) faboritoa da zineman Assangerena egiteko.
Erredakzioa
Julian Assangeri eta Wikileaksi buruzko pelikulak baditu dagoeneko hautagaiak paper protagonistetarako .
Hain zuzen ere, deadline.com webguneak jakinarazi duenez, Benedict Cumberbatch aktorea ("Sherlock" telesaileko protagonista) faboritoa da Julian Assangerena egiteko, eta Joel Jinnaman, Robocop berria, Daniel Domscheit-Berg haren laguntzailea izan liteke.
Iaz, Dreamworks ekoiztetxeak Assangeri buruzko bi libururen eskubideak erosi zituen, mundu osoko hainbat gobernu kolokan jarri dituen kazetari australiarraren bizitza pantailaratzeko.
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago ekainetik. Quitok babes politikoa eman zion, Suediara estraditatzea galarazteko.
Herrialde horretan, sexu delituak egotzita epaitu nahi dute, baina Wikileakseko sortzailearen abokatuak, Baltasar Garzon epaile ohi espainiarrak, uste du Suediatik AEBetara estraditatu nahi dutela. Herrialde horretan, heriotza zigorra ezarri liezaiokete, sekretuak argitaratzea egotzita.