Mundua -
New Yorken
Autoarekin aurreratzeagatik gazte bat hil du polizia batek AEBetan
22 urteko biktima batek polizia ibilgailu bati aurrea hartu zion New Yorken. Poliziak gaztearen atzetik joan ziren eta, bat-batean, agente batek gaztea tirokatu zuen.
Erredakzioa
Noel Polanco 22 urteko New Yorkeko gazte bat ostiral honetan hil da, ibilgailuarekin polizia-patruila bati aurrea hartu ostean, agente batek gaztea tirokatu ostean, RT webguneak jakinarazi duenez.
Polanco eta bi lagun etxera kotxez zihoazen, marka bereziak ez zituen ibilgailu bat aurreratu zutenean. Dirudienez, polizia-patruila bat zen eta jarraian, gazteen atzetik joan ziren, iseka egiten. Agenteek armak atera zituzten eta autoa gelditzeko eskatu zieten.
Polancoren lagunen arabera, kotxea gelditzera zihoazenean, bat-batean gidariak gaztea tirokatu zuen. Paul J. Browne Polizia departamentuko bozeramaileak esan duenez, baliteke Polancoren autoaren barnean sortutako mugimendu batek polizien susmoak piztea.
Hala ere, bozeramaile honek azpimarratu duenez, "Polancoren autoan armak bilatu ditugu baina ez ditugu aurkitu, bakarrik zulagailu bat". Gaztearen senitartekoek justizia eskatu dute.