Mundua -

Manilan sinatuko dute

Filipinetako Gobernua eta FMLI bakea sinatzeko akordiora iritsi dira

Gatazkak 40 urte iraun ditu eta 100.000 lagunetik gora hildako eta bi milioi errefuxiatu utzi ditu.

Jejomar Binay Filipinetako presidenteordea. EFE
Jejomar Binay Filipinetako presidenteordea.
Jejomar Binay Filipinetako presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Filipinetako Gobernua eta Askapen Islamikorako Fronte Moroa (FMLI) akordio batera iritsi dira eta borroka armatuko hamarkaden ostean, bakea sinatzea adostu dute, Kuala Lumpurren egin duten bost eguneko negoziazioen ostean.

Benigno Aquino Filipinetako presidenteak zehaztu du oraindik xehetasunak falta direla, baina "akordio honekin behin betiko bakea lortzeko bidea ireki da".

Datozen egunetan sinatuko dute akordioa, Manilan, eta era honetan, herrialdeko hegoaldean, lurralde autonomiko berri bat eratuko da. Bertan, musulmanak dira nagusi.

FMLI Askapen Nazionalerako Fronte Moroko zatiketan baten ostean sortu zen, azken honek, independentzia ez zen irtenbide bat onartu zuenean, 1984an.

Erakundeak, egun, 12.000 kide inguru ditu. Lau hamarkadako liskar etnikoak, erlijiosoak eta tribalak 100.000 hildako eta bi milioi lagun errefuxiatu utzi ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea