Mundua -
Gatazka baretuz
Mursik iraultzan parte hartu zuten preso politikoei indultua eman die
Egiptoko presidenteak“iraultza babestu eta horren helburuak lortu” nahi zituztenak indultatu ditu, nahita egindako giza-hilketa kasuak izan ezik.
Erredakzioa
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak 2011ko iraultzan arrazoi politikoengatik atxilotutako pertsonei indultua ematea erabaki du, baita ondoren izan zen trantsizioan parte hartu zutenei, ere boterean ehun egun daramatzala eta.
Gaur bidalitako dekretu batean (‘Al Ahram’ Egiptoko egunkariko bertsio digitalean argitaratu dute) Mursik indultua eman die "iraultza babestu eta horren helburuak lortu" nahi zituztenei, nahita egindako giza-hilketa kasuei izan ezik.
Presidentearen erabakiak 2011ko urtarrilaren 25etik (Hosni Mubarak presidentea boteretik kendu zuen iraultza hasi zen) 2012 ekainaren 30erako (Mursi herrialdeko Presidentetzan sartu zen) epea hartzen du.
Dekretua gaur onartu du Egiptoko presidenteak, eta bihar argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean. Datorren asteazkenean sartu da indarrean.Une horretatik aurrera, Fiskaltzak hilabeteko epean indultatutako pertsonen izenak argitaratuko ditu.
Datu ofizialen arabera, iraultzaren lehenengo zazpi hilabeteetan ia 12.000 zibil auzitegi militarrek auzipetu zituzten, hau da, azken 20 urteetan auzitegietatik pasatutako 2.000 pertsonak sei aldiz.