Mundua -

AEB

Trumpek esan du "eraso politikoa" dela 'Stormy Daniels' kasuaren ebazpenaren irakurketara joan behar izatea

Buruzagi errepublikanoak ebazpena jaso eta 10 egunera hartuko du presidente kargua. 34 kargu leporatzen dizkiote, agiriak faltsutzea egotzita.

Donald Trump. Foto: EFE
Donald Trump. Foto: EFE
Donald Trump. Foto: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente hautatuak Juan Merchan epailearen aurka jo du eta "eraso politikoa" egitea egotzi dio, urtarrilaren 10ean, presidente kargua hartu baino 10 egun lehenago, Stephanie Clifford porno aktore ohia erosteagatik kaleratuko den ebazpena jakinarazteko ekitaldian egotea agintzeagatik.

"Iruzur bat besterik ez da zilegitasunik gabeko eraso politiko hau. Merchan 'jarduneko' epaileak, alderdikoi erradikala denak, legez kanpoko agindu bat eman du, gure konstituzioaren aurka doana, eta, aurrera egingo balu, gaur egun ezagutzen dugun Presidentetzaren amaiera izango litzateke", adierazi du Truth Social sare sozialean.

Epaileak urtarrilaren 10erako deitu du Trump, aipatu kasuaren ebazpenaren irakurketa entzun dezan. AEBko komunikabideetara iritsi den epailearen aginduan irakur daitekeenez, Trump kondenatu egingo dute, baina ez du inolako zigorrik jasoko.

Trumpek urtarrilaren 20an hartuko du presidente kargua, kasu horren ebazpena jakitera eman eta 10 egunera.

Trump 34 kargu egotzita kondenatu zuten apirilean, artean presidentegai ere ez zela. Stormy Daniels ezizenaz ezaguna den aktorearekin izandako harremanak ezkutatzeko aktoreari egin zion 130.000 euroko ordainketaren dokumentuak faltsutzeagatik kondenatu zuten. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump