Mundua -

Venezuela

Edmundo Gonzalezek dio "Venezuelatik oso gertu" dagoela, "modu seguruan sartzeko prest"

"Venezuelan sartzeko baldintzak lortzeko lanean jarraitzen dut, Konstituzioak eta herriak agindu didan moduan, presidentetza neure egiteko", adierazi du.

Edmundo Gonzalez. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalez. Argazkia: EFE
Edmundo Gonzalez. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edmundo Gonzalez Urrutia Venezuelako oposizioaren buruak, bere burua uztaileko hauteskundeen irabazletzat duenak, adierazi du bere herrialdetik "oso gertu" dagoela, "modu seguruan sartzeko prest", eta Venezuelako presidente kargua hartzeko lanean ari dela.

"Venezuelan sartzeko baldintzak lortzeko lanean jarraitzen dut, Konstituzioak eta herriak agindu didan moduan, presidentetza neure egiteko", esan du Edmundo Gonzalezek X sare sozialean zabaldutako bideo batean.

"Venezuelatik oso gertu nago. Modu seguruan sartzeko prest, eta, une egokia denean, gure demokrazia berreskuratzea ekarriko duten botoak baliatuko ditut", gaineratu du.

Nicolas Maduro buruzagi chavistak, berriz, ostiral honetan egin du 2025etik 2031ra arteko presidente karguaren zina Asanblea Nazionalean, ofizialisten esku dagoen parlamentuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela