Mundua -

Alemania

Scholz aukeratu dute berriro Alderdi Sozialdemokratako hautagai, eskuin muturraren aurkako sermoia bota ostean

Guztira, 600 ordezkarik hartu dute parte sozialdemokraten biltzar horretan, Berlinen, eta gehiengo osoz aukeratu dute Scholz hautagai. Soilik bost ordezkarik bozkatu dute kontra.

Olaf Scholz kantziler alemaniarra. Argazkia: EFE
Olaf Scholz kantziler alemaniarra
Olaf Scholz kantziler alemaniarra. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olaf Scholz kantzilerra Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) hautagai aukeratu dute berriro otsailaren 23an egingo dituzten hauteskundeei begira. Alemaniarentzat Alternatiba (AfD) eskuin-muturreko alderdiaren eta bloke demokristauaren (CDU-CSU) —lehen eta bigarren indarrak, inkesten arabera— aurkako erretolika bota du Scholzek gaurko biltzarrean.

Guztira, 600 ordezkarik hartu dute parte sozialdemokraten biltzar horretan, Berlinen, eta gehiengo osoz aukeratu dute Scholz hautagai. Soilik bost ordezkarik bozkatu dute kontra.

Aurretik, esan bezala, agerraldia egin du Scholzek. Austrian bizi duten egoera ekarri du gogora, non eskuin-muturrari eskatu behar izan dioten herrialdea goberna dezala, gainerako alderdien negoziazioek huts egin dutelako.

"Mingarria da oso, ezin gara besoak gurutzaturik gelditu", esan du Scholzek, inkesten arabera faborito den Freidrich Merz demokristauak Alemaniari egindako promesa —AfD alderdiarekin batuko ez dela— ez betetzeak herrialdeari ekar diezaioken arriskuaz ohartarazita. Izan ere, badirudi ez duela gehiengo osorik lortuko.

"Zirikatzea eta banantzea da indar batzuen eredu politikoa", esan du AfDri zeharka aipamena eginez, eta nabarmendu du alemaniar gehienek jakin badakitela hori, eta horregatik egin ohi dutela indar demokratikoen alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Alemania Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Olaf Scholz