Mundua -

AEB

16 dira dagoeneko Los Angelesko baso-suteengatik hildako pertsonak

Kezka zabaldu da Pacific Palisades auzoko suteak ekialdera jo duelako, "biztanle kopuru handia duen zonalde batera". Suteek gutxienez 15.000 hektarea eta 12.000 azpiegitura kiskali dituzte, eta milaka lagun etxetik irtenarazi dituzte.

Asteartean hasi ziren suteak Kalifornian. Argazkia: EFE
Asteartean hasi ziren suteak Kalifornian. Argazkia: EFE
Asteartean hasi ziren suteak Kalifornian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko agintariek jakitera eman dutenez, Los Angeles hiriko auzo anitz kiskali dituzten kontrolik gabeko suteen ondorioz 16 pertsona hil dira jada. Iturri orren arabera, suteak itzali eta etxe guztietara sartu arte ezingo da hildakoen benetako kopurua ezagutu.

Suteen ondorioz, gutxienez 15.000 hektarea eta 12.000 azpiegitura erre dira, eta milaka lagun etxetik irtenarazi dituzte.  

Pacific Palisades auzoko sutea izan da suntsigarriena, eta ekialdera jo du, besteak beste, Arnold Schwarzenegger eta LeBron James izarren etxeak mehatxatuz. Sugarrek hartu duten norabidea ikusita, Jesus Ruiz konderriko bozeramailea kezkatuta agertu da "arin mugitzen ari delako biztanle kopuru handia duen zonalderantz".  

Foku horrek 9.000 hektarea inguru kiskali ditu dagoeneko, eta suhiltzaileek horren % 11 baino ez dute kontrolatu. Beste fronte bat, berriz, guztiz kontrolatzea lortu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Suteak Eguneko albisteak Albisteak