Mundua -

Venezuela

Madurok esan du "armak hartzeko" prestatzen ari dela aliatuekin, "beharrezkoa balitz ere"

Presidenteak Faxismoaren Aurkako Nazioarteko Jaialdian adierazi duenez, "onean bada, aurrera egingo dugu, eta txarrean bada, garaitu egingo ditugu errespeta gaitzaten".

Maduro, presidente kargua hartu ostean. Argazkia: EFE
Maduro, presidente kargua hartu ostean. Argazkia: EFE
Maduro, presidente kargua hartu ostean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du Kubarekin, Nikaraguarekin eta nazioarteko beste aliatu batzuekin "armak hartzeko" prestatzen ari dela, "bakerako eta subiranotasunerako eskubidea defendatzeko beharrezkoa balitz ere".

"Venezuela Kubarekin, Nikaraguarekin eta nazioartean ditugun beste anaia nagusi batzuekin batera prestatzen ari da bakerako, subiranotasunerako eta gure herrialdearen eskubide historikoen defentsarako armak hartzea beharrezkoa balitz ere", adierazi du agintariak Faxismoaren Aurkako Nazioarteko Jaialdian.

Horren harira, ostiralean kargu hartu zuen presidenteak hauxe esan du: "Onean bada, aurrera egingo dugu, eta txarrean bada, garaitu egingo ditugu errespeta gaitzaten".

"Ez gara buruzagi epelak, XXI. mendeko iraultza bolivartarra gara. Inor ez dadila okertu Venezuelarekin, inor ez dadila okertu gurekin", gaineratu du.

Azpimarratu du "beharrezkoa izango balitz, armekin" aurre egingo liokeela faxismoari.

Maduroren ''estatu-kolpea'' salatzeko manifestatu dira Bilbon bizi diren hainbat venezuelar
Maduroren ''estatu-kolpea'' salatzeko manifestatu dira Bilbon bizi diren hainbat venezuelar
Maduroren ''estatu-kolpea'' salatzeko manifestatu dira Bilbon bizi diren hainbat venezuelar

0:44

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Kuba Nicolás Maduro Nikaragua