Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Su-eten negoziazioak Gazan, Txotx denboraldiaren hasiera eta Noain: eztandaren ikerketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Gazako Zerrenda, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Gazako Zerrenda, artxiboko irudi batean
Gazako Zerrenda, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Su-eten negoziazioak Gazan: Gazan su-etenerako akordioa inoiz baino gertuago dagoela onartu dute aldeek. Israel eta Hamas puntu nagusietan ados jarri direla dio Ameriketako Estatu Batuekin batera bitartekari lanetan ari den Qatarrek, "azken xehetasunen faltan". Hedabideetara egindako filtrazioen arabera, su-etenerako eta bahituak eta presoak trukatzeko akordioak hiru fase izango ditu, eta Gazako Zerrenda berreraikitzea eta gobernu berria osatzea ere jasoko du.

- Txotx denboraldiaren hasiera: Gure Zirkuak irekiko du 2025eko txotx denboraldia Astigarragan. Irekiera ekitaldia Alorrenea sagardotegian egingo da. Ohiturari jarraiki, "Gure sagardo berria" oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Iker Galartzak, Joseba Usabiagak eta Gure Zirkuko gainerako kideek. Aurrez, sagarrondo bat landatuko dute Astigarragako Erribera Kulturguneko plazan.

- Noain: eztandaren ikerketa: Noainen eztanda zerk eragin zuen argitu nahian jarraitzen dute. Gas-ihesa antzeman eta inguruko etxebizitzak hustu eta ordu batzuk geroago lehendabiziko eztanda gertatu zen. Hala ere, une jakin batean bizilagunei etxeetako gauza batzuk biltzen utzi zitzaien, eta bigarren leherketak zaurituak eragin zituen inguruan zeudenen artean .Sebastian Marco Noaingo alkateak azaldu duenez, ez daki nork eman zien bizilagunei euren etxeetan sartzeko baimena bigarren leherketa gertatu baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Ameriketako Estatu Batuak bideoak Suteak bideoak Gazako Zerrenda Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Astigarraga albisteak Albisteak Israel Palestina gaur Suhiltzaileak Qatar Zer gertatu da Noain herrian? Sagardoa Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu