Mundua -

Herri-galdeketa Eskozian

David Cameronek esan du ez duela Erresuma Batua haustea onartuko

Lehen ministroa datorren astelehenean elkartuko da Eskoziako nazionalisten buruarekin erreferendumaren gaia jorratzeko.

David Cameron. Argazkia: EFE
David Cameron.
David Cameron. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak gaur goizean ohartarazi duenez, ez du Erresuma Batua haustea onartuko, Alex Salmond Eskoziako nazionalisten buruak independentzia asmoak baditu ere.

Alex Salmond Eskoziako nazionalisten buruak herrialdean, independentziaren gaineko herri-galdeketa egiteko duen asmoaz hitz egin du David Cameronek. Datorren astelehenean Edinburgon Alex Salmondekin elkartuko dela gaineratu du, “independentziaren gaineko erreferendumari konponbidea emateko 2014a baino lehen”.

“Koalizioko gobernu honek kontu asko egitea nahi dut, baina zer da gure Erresuma Batua salbatzea baino garrantzitsuagoa?”, galdetu du David Cameronek.

Erresuma Batuko lehen ministroak batasun mezua helarazi nahi izan du: “Esan egingo dugu: elkarrekin hobeak gara, eta elkarrekin egingo dugu aurrera. Utz iezaiguzue gure indar guztiekin erreferendum horren aurka egiten”.

Erresuma Batua zatitzea eragozteko lan egingo duela agindu du David Cameronek, hain zuzen ere, Londresen eta Edinburgoren arteko negoziaketak oso aurreratuta daudenean.

“Bi aldeek eman dute amore”, BBC telebista kateak jakinarazi duenez. Erresuma Batuko eta Eskoziako Gobernuek akordioa itxi dute, eta urriaren 15ean emango dute horren berri, telebista kate publiko britainiarraren arabera. Erreferendumean galdera bakarra izango dela eta 16 urtetik gorakoek bozkatu ahalko dutela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea