Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Su-etena Gazan, Errejon, epailearen aurrean, eta helduen danborradaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-etena Gazan: Israelek eta Hamasek Gazarako adostu duten su-etena datorren igandean sartuko da indarrean, 15 hilabeteko inbasioaren ostean. Hiru faseko prozesua aurreikusten du akordioak. Lehenengoan, Hamasek 33 gatibu askatu beharko ditu, eta Israelek tropak erretiratu beharko ditu Rafahtik. Bigarrenean eta hirugarrenean, aldiz, Israelek eta Hamasek Philadelphia korridoretik soldaduak erretiratzea negoziatuko dute.
- Errejon, epailearen aurrean: Sumarren diputatu ohi eta Podemosen sortzaileetako bat izandako Iñigo Errejonek epailearen aurrean deklaratuko du (12:30ean), Elisa Mouilaa aktoreari sexu erasoa egitea egotzita. Biktimaren deklarazioa 11:00etarako dago aurreikusita. Emakumezko aktoreak duela ia hiru hilabete salatu zuen politikaria, 2021ean pairatutako erasoak tarteko.
- Helduen danborradaren aurkezpena: San Sebastian egunerako atzerako kontaketa hasi da Donostian, eta 11:30etatik aurrera helduen danborrada aurkeztuko dute udaleko pleno aretoan. Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Eneko Goia Donostiako alkateak, Jon Insausti Festa jarduetarako zinegotziak eta hiriko hainbat danborradatako ordezkariek.