Mundua -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Su-etenaren bozketa Israelen, ikastetxeen epaia eta elgorri agerraldia Bizkaian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Su-etenaren bozketa Israelen: Ekialde Hurbilean, Israelgo segurtasun kabinetea gaur elkartuko da Gazarako su-eten akordioa bozkatzeko, eta, ezustekorik ezean, berresteko. Akordioa atzo goizean bozkatu behar zuten Israelgo agintariek, baina bilera atzeratu egin zuen Benjamin Netanyahu lehen ministroak, Hamasi azken orduko eskaerak sartzea leporatuz. Hamasek, bere aldetik, ukatu egin ditu baieztapen horiek.
- Ikastetxeen epaia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak helegitea iragarri du unibertsitatez kanpoko ikastetxeak antolatzeko eta planifikatzeko dekretua baliogabetzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka. Epaia ez da irmoa, eta, beraz, Plangintza Dekretuak indarrean jarraitzen du, eta prozedura judizialak ebatzi bitartean, Hezkuntza Sailak aurrera egingo du Hezkuntza Legetik eratorritako araudiaren garapenean.
- Elgorri agerraldia Bizkaian: Elgorri agerraldia hauteman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Guztira, 12 kasu baieztatu dituzte, inportatutako kasu batetik abiatuta. Gaixotasuna duten pertsona guztiek bilakaera ona izan dute, eta osasun agintariek martxan dute kasu isolatu eta elgorri-agerraldi guztiak detektatzeko, ikertzeko eta kontrolatzeko ezarritako protokoloa.