Mundua -
Israel
Israelgo segurtasun kabineteak ontzat jo du Hamasekin lortutako akordioa
Akordioaren "alderdi diplomatikoak, segurtasunezkoak eta humanitariaok" aztertu ondoren eman dio oniritzia, eta ituna "gerraren helburuak lortzeko bidetiK" doala esan du Benjamin Netanyahuren bulegoak.
Agentziak | EITB Media
Israelgo segurtasun kabineteak "argi berdea" eman dio ostrial honetan Hamasekin Gazarako su-eten baterako hitzartutako akordioari, nahiz eta akordio horrek oraindik Gobernuaren onarpena behar duen, ostiral arratsalderako aurreikusita dagoen bileran.
Akordioaren "alderdi diplomatikoak, segurtasunezkoak eta humanitariaok" aztertu ondoren eman dio oniritzia, eta ituna "gerraren helburuak lortzeko bidetiK" doala esan du Benjamin Netanyahuren bulegoak.
AEBk eta Qatarrek asteazkenean iragarri zuten, Israelen eta Hamasen arteko bitartekari nagusi diren heinean, bi alderdiek Gazarako su-eten baterako testu bat adostu zutela. Akordio horrek barne hartzen du 2023ko urriaren 7an Hamasek bahitutako pertsonak askatzea, Israelgo espetxeetan dauden presoen truke (ez dute kopuru zehatzik eman).
Dena den, une hartan, Israelgo Gobernuak ez zuen ezer esan, eta, ostegunean, Netanyahu lehen ministroak Hamasi leporatu zion "azken orduko krisia" eragitea, "adostutako puntu batzuetan atzera egiteagatik". Testuinguru horretan, Israelgo Exekutiboak iragarri zuen atzeratu egingo zuela akordioa berresteko bilera.