Mundua -

AEB

Trump: "Estatu Batuen urrezko aroa hasiko da orain"

AEBko presidente berriak iragarri du "larrialdi nazionala" deklaratuko duela Mexikoko mugan.

Donald Trump, AEBko presidente karguaz jabetu eta gero. EFE
Donald Trump, AEBko presidente karguaz jabetu eta gero. EFE
Donald Trump: ''Gaur hasiko da Estatu Batuen urrezko aroa''

0:21

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak adierazi du herrialdearen "urrezko aroa" orain hasiko dela, gaur arratsaldean karguaren zina egin eta gero egindako lehen hitzaldian. Horretan, gainera, agintaldiko lehen neurriak zeintzuk izango diren aurreratu du, hala nola Mexikoko mugan "larrialdi nazionala" deklaratzea eta gas eta petrolio erauzketak areagotzea.

"AEB errespetatuko dute berriro mundu osoan", azpimarratu du, Kapitolioan egindako ekitaldian. Bertan, hauteskunde kanpainako aldarri nagusiak errepikatu ditu.

Hori horrela, nabarmendu du AEB "lehen tokian" jarri nahi duela. Are gehiago, gaurkoa "Askapen Eguna" dela esan du.

Kanpainan pairatutako hilketa saiakerak ere ekarri ditu gogora, eta iritzi dio "Jainkoak" itzultzen utzi diola, "AEB berriro handi izan dadin".

Donald Trumpek Estatu Batuetako presidente kargua hartu du
Donald Trumpek Estatu Batuetako presidente kargua hartu du
Donald Trumpek Estatu Batuetako presidente kargua hartu du

0:44

"Larrialdi nazionala", Mexikoko mugan

Trumpen esanetan, bere lehen neurria izango da Mexikoko mugan "larrialdi nazionala" deklaratzea. Era berean, berretsi du "milioika gaizkile atzerritar" kanporatuko dituela. "Gera zaitez Mexikon politika ezarriko dugu", azaldu du.

Horren ildotik, aurreratu du Mexikoko kartelak erakunde terrorista izendatuko dituela.

"Bi genero baino ez"

Arlo sozialean, presidente berriak iragarri du hemendik aurrera "bi genero" baino ez dituztela aitortuko: "gizonezkoa eta emakumezkoa". "Kolorearen aurrean itsu izango den gizartea eraikiko dugu; merituak baino ez dira kontuan hartuko", erantsi du.

Halaber, jakinarazi du covidaren aurkako txertoa jartzeari uko egiteagatik kanporatu zituzten soldaduak berriz onartuko dituela.

Bestalde, muga-zergak jartzeko konpromisoa berretsi du, eta ezagutarazi "larrialdi energetikoa" deituko duela. "Zulaketak egingo ditugu", adierazi du, gas eta petrolio erauzketak areagotuko dituelako.

Panamako kanala "berreskuratzea"

Trumpek aipamen eskas egin dizkie nazioarteko gaiei, eta egin dituen bakarrenetakoak AEBren nagusitasuna inposatzeko izan da. Adibidez, Mexikoko Golkoari izena aldatu eta Amerikako Golkoa deituko diola aurreratu du.

Panamako Kanala ere jarri du mahai gainean, eta kanpainan esan bezala, hura "berreskuratu" egingo duela eman du jakitera. Izan ere, herrialde hartako agintariek kanala Txinaren esku utzi dutela argudiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump