Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trumpen lehen neurriak, langabezia Euskadin eta Elisa Mouliaari egindako galdeketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump, inbestidura saioan. Argazkia: EFE
Donald Trump, inbestidura saioan
Donald Trump, inbestidura saioan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Trumpen lehen neurriak: AEBko 47. presidente gisa kargua hartu ondotik, Donald Trumpek dozenaka dekretu sinatu ditu lehen egunean, besteak beste, Hegoaldeko mugan larrialdi nazionala deklaratu du, genero-identitate maskulinoa edo femeninoa soilik aitortu ditu eta Mexikoko golkoari "Amerikako golkoa" izena ezarri dio. Halaber, Ameriketako Estatu Batuak Parisko Klima Akordiotik erretiratu du. Akordio horretatik lehen agintaldian (2016-2021) atera zen, baina Joe Bidenek berriro sartu zuen herrialdea, 2021ean.

- Langabezia Euskadin: Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko laugarren hiruhilekoko langabezia datuak argitaratuko ditu. Hirugarren hiruhilekoan, 4.500 landun gehiago eta 3.400 langabe gutxiago zenbatu zituzten eta langabezia-tasa % 7,1era jaitsi zen. Guztira, langabeak 76.700 eta landunak 997.100 ziren 2024ko hirugarren hiruhilekoan, hau da, hiruhilekoko emaitzarik handiena 1985etik.

- Polemika Elisa Mouliaari egindako galdeketagatik: Adolfo Carretero magistratuak sarritan jarri zuen zalantzan Iñigo Errejon diputatu ohia sexu-erasoagatik salatu zuen Elisa Mouliaa aktorearen bertsioa. Besteak beste, honelako galderei erantzun behar izan zien salatzaileak: "Publikoarekin ohituta zaude, ez al zinen gai izan esateko baldintzak ez zirela onargarriak?" edota "esan al zenion gelditzeko?", "Ez al zen izan zuk zerbait nahi zenuela eta, ezezkoa eman zizunez, salaketa jarri duzula? Barre egin zizulako?".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Danborrada 2024 Gaurko azken minutuko albisteak Donostia argazkiak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gazako Zerrenda Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Trump gaur Israel Palestina gaur AEBko lehen dama ohia Mexiko Trump hesia Qatar Urrezko Danborra 2024 Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu