Mundua -

ESTATU BATUAK

Trump nahastu egin da eta Espainia BRICS taldeko kidetzat jo du

Etxe Zuriko Bulego Obaletik egin duen lehen hitzaldian, kazetari baten galderari erantzunez, Espainiari erreferentzia egin dio, NATOren aurrekontuari egiten dion ekarpen baxua kritikatuz.

Donald Trump, atzo, Etxe Zurian, kazetariaren aurrean. Argazkia: EFE
Donald Trump, atzo, Etxe Zurian, kazetariaren aurrean. Argazkia: EFE
Donald Trump, atzo, Etxe Zurian, kazetariaren aurrean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia BRICS taldeko kidetzat jo zuen Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente izendatu berriak, hala ez bada ere, eta % 100eko muga-zergak iragarri zituen talde horretako kideentzat. BRICS (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) taldea 2009an jaiotako nazioarteko erakunde bat da, G7ari kontrapisua egiteko. Azken urteotan, aipatutako herrialde horiei Saudi Arabia, Egipto, Arabiar Emirerriak, Etiopia, Iran eta Indonesia ere batu zaizkie.

Etxe Zuriko Bulego Obaletik egindako lehen hitzaldian, kazetari baten galderari emandako erantzunean sartu zuen hanka Trumpek. Hain zuzen, hainbat herrialdek, tartean Espainiak, NATOri egiten dioten % 5etik beherako ekarpenari buruz galdetu zion kazetariak, eta azalpen hau eman zion presidenteak: "Uste dut Espainia oso azpitik dagoela. Eta, halere, BRICSeko kide da (...) Eta BRICSekoek hori egin nahi badute, ondo da, baina eurek egin nahi dituzten negozioei % 100eko muga-zerga ezarriko diegu".

AEBko 47. presidente kargua hartu berritan, "urrezko aroa" deitu duenari ekin eta aurreneko erabakiak berehala hartu zituen Trumpek. Hala, Kapitolioan inbestitu ostean, Capital One Arena futbol estadioan idazmahaia jartzea agindu eta bertan sinatu zituen bere lehen dekretuak. Ondoren, Etxe Zurian jarraitu zuen.

Guztira, ehun bat agindu exekutibo izenpetu zituen lehendabiziko egunean: migrazioaren, sexu aniztasunaren eta ebidentzia zientifikoaren kontrako neurriak, baina baita Kapitolioan sartzeagatik zigortutakoen aldekoak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Espainia Hauteskundeak AEB Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump