Mundua -

Vatikanoa bitartekari

AEB-Kuba akordioak sei egun baino ez du iraun, Trumpek Bidenen erabakia atzera bota ostean

Donald Trump errepublikanoak bere agintaldiaren lehen egunean sinatu duen agindu mordoxkan zegoen Kuba "terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendara" berehala itzultzea.

Donald Trump eta Miguel Diaz-Canel AEBko eta Kubako presidenteak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE
Donald Trump eta Miguel Diaz-Canel AEBko eta Kubako presidenteak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE
Donald Trump eta Miguel Diaz-Canel AEBko eta Kubako presidenteak, hurrenez hurren. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei egun besterik ez du iraun Biden Administrazioaren eta Habanako Gobernuaren arteko akordioak. Akordio horren arabera, Washingtonek Kuba "zerrenda terroristatik" atera zuen, uharteko Gobernuak preso asko askatzearen truke.

Donald Trump errepublikanoak lehen orduetan sinatu duen agindu mordoxkan zegoen Kuba "terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendara" itzultzea. Ondorio ekonomiko larriak ekarriko dituen neurria da.

Estatu idazkari berriak, jatorri kubatarreko Marco Rubiok, aurreratu zuen erabakia, Kubako Gobernuaren aurkako politika gogorraren aldekoa baitzen. Senatuan egindako agerraldian, Rubiok aurreratu du Bidenen administrazioak hartutako erabakiek ez zutela inola ere errepublikanoen gobernu berriaren erabakiak mugatuko.

Bestalde, Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak "isekatzat" jo du Joe Biden demokrataren azken erabakietako bat bertan behera uztea. Bere ustez, Trumpen "harrokeria ekintza" bat da, "egia" mespretxatzen du, eta "Kubaren aurkako gerra ekonomiko krudela menderatze helburuak" indartu nahi ditu.

Orain arte, uharteko giza eskubideen aldeko gobernuz kanpokoen erakundeen arabera —Justicia 11J, Kubako Giza Eskubideen Behatokia (OCDH) eta Prisoners Defenders—, arrazoi politikoengatik preso zeuden 150 bat pertsona irten dira kartzelatik astelehenera arte, akordio horri esker.

Hala ere, badira neurri horretaz baliatu diren preso arrunten kopuru zehaztugabe bat ere.

Gobernuz kanpoko erakundeen ahotan, espetxetik atera dituztenen artean, 2021eko uztailaren 11ko Gobernuaren aurkako protestetan parte hartu zuten eta ofizialki baldintzapeko askatasunean (zigorra iraungi gabe) geratu diren gizon gazteak dira nagusi.

Onuradunen artean, oposiziogile historikoak ere badaude, hala nola Felix Navarro eta Jose Daniel Ferrer, eta Pedro Albert Sanchez, Luis Robles eta Tania Echeverria ekintzaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Kuba Joe Biden