Mundua -

STARGATE

Adimen artifizialean 500.000 milioira arteko inbertsio pribatua egingo duela iragarri du Trumpek

IA OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek "Stargate" izeneko proiektu bateratua sortzeko asmoa dute, Txinaren lehiari aurre egiteko.

Trump, Larry Ellison, Masayoshi Son eta Sam Altmanen alboan. Argazkia: EFE
Trump, Larry Ellison, Masayoshi Son eta Sam Altmanen alboan. Argazkia: EFE
Trump, Larry Ellison, Masayoshi Son eta Sam Altmanen alboan. Argazkia: EFE

Agencias | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente berriak iragarri du 500.000 milioi dolarreko inbertsioa egingo duela sektore pribatuan, herrialdean adimen artifizialeko azpiegitura bat eraikitzeko.

IA OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek "Stargate" izeneko proiektu bateratu bat sortzeko asmoa dute. Proiektu hori Texasen hasiko da, datu-zentro batean inbertituta, eta, ondoren, beste estatu batzuetara zabalduko da.

"Gogoan izan ezazue Stargate izena, asko entzungo duzue eta", adierazi du Trumpek Etxe Zurian egindako adierazpenetan.

Agintariak ziurtatu du inbertsio horri esker ehunka mila lanpostu sortuko direla AEBn, eta azpimarratu du oso garrantzitsua dela adimen artifizialean inbertsioak egitea sustatzea, Txinaren konpetentziari aurre egiteko.

"Teknologia horrek gure herrialdean irautea nahi dugu. Txina lehiakidea da, eta beste batzuk ere bai. Hemen egotea nahi dugu ", adierazi du.

Trumpek hitzok esan ondoren, Masayoshi Son SoftBanken zuzendari exekutiboa, Sam Altman OpenAIrena eta Larry Ellison Oraclerena agertu ziren prentsaren aurrean.

100.000 milioi dolar inbertituko dituzte hasiera batean eta 500.000 milioi eurora arte bideratuko dituzte Stargatera datozen lau urteetan; Sonek adierazi du Adimen Artifizial Orokorra eta Superadimen Artifiziala (giza gaitasunen baliokideak edo handiagoak) "laster" iritsiko direla.

Adimen artifizialari dagokionean "aro berri baten hasiko" dela baieztatu zuen, eta aurrerapen garrantzitsuak izan daitezkeela osasun arloan. Era berean, Trumpek azpimarratu zuen osasungintza inbertsio horren abantaila nabarmenetako bat dela, minbizia sendatzea erraztuko lukeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Txina Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Inteligentzia artifiziala