Mundua -

Migrazioa

Mexikoko Gobernua AEBrekin lan egiteko prest dago, migratzaile deportatuak jasotzeko

Etxe Zuriak migratzaileak deportatzeko lehenengo hegaldiak antolatu dituela jakinarazi ostean adierazi du horixe Gobernuak.

Soldadu estatubatuarrak Mexikoko mugan. Argazkia: EFE
Soldadu estatubatuarrak Mexikoko mugan. Argazkia: EFE
Soldadu estatubatuarrak Mexikoko mugan. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Atzerri Gaietarako Idazkariak adierazi du migrazio arloan AEBrekin lankidetzan aritzeko prest dagoela deportatuak onartzeko eta "mexikarrak beso zabalik hartzeko", Donald Trumpen AEBko Gobernuak migrazio politika gogortu eta lehenengo deportazioak abian jarri ostean.

"Aberriratzeak izanik, beti onartuko dugu beso zabalik mexikarrak gure lurraldera iristea. Mexikok besarkatu egiten zaitu", idatzi du X sare sozialean.

Horren harira, Mexikok AEBko Gobernuarekin "oso harreman ona" duela eta, "burujabetzarekiko errespetuz" lan egiteko prestutasuna agertu du "gai askotan, tartean migrazioan".

Etxe Zuriak migratzaileak deportatzeko lehenengo hegaldiak antolatu dituela jakinarazi ostean adierazi du horixe Mexikoko Gobernuak. "Inbasioa" galarazteko neurrien barruan kokatu ditu Trumpek deportazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hugo Chavez Migrazioa Ameriketako Estatu Batuak Mexiko Albisteak Donald Trump