Mundua -

Amarrua

Langile ohien balizko suizidioentzako testua prest zuen Renaultek

Langileak kaleratuak izan ziren, baina bi hilabeteren ostean, frantziar-poliziaren zerbitzu sekretuek segurtasun-arduradun batek antolatutako amarru bat zela ondorioztatu zuten.

Renault enpresaren egoitza. Artxiboko irudia
Renault enpresaren egoitza
Renault enpresaren egoitza. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renault automobil fabrikatzaileak inoiz argitaratu ez zen komunikatu bat prestatuta zeukan, hain justu 2011. urtean kaleratu zituen hiru langileetako batek bere buruaz beste eginez gero argitaratuko zuena. Hiru langileak 2011. urteko urtarrilean izan ziren kaleratuak, beste enpresa batzuetarako espioitza egitea leporatuta, nahiz eta gero dena amarru bat zela jakinarazi zen. “France Info” irrati-kateak eta “Le Parisien” egunkariak Renault enpresak doluminak emateko prestatuta zeukan komunikatua zabaldu dute larunbat honetan.

Amarrua “Enpresa guztiz atsekabetuta aurkitzen da”, zioen balizko egoerari aurre egiteko prestatutako komunikatuak. Renaultek 2011. urteko urtarrilaren 11n eta 12an kaleratu zituen langile horiek, beste enpresa batzuentzat espioitza egitea leporatuta.

Dena den, bi hilabeteren ostean, frantziar-poliziaren zerbitzu sekretuek segurtasun-arduradun batek antolatutako amarru bat zela ondorioztatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea