Mundua -

Azken bidaia

Endevourrek paseoa eman du Los Angeleseko kaleetatik

Ibilaldiak polemika sortu du, 77.000 kiloko trasbordadoreari lekua egiteko 400 zuhaitz moztu behar izan dituztelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Endevour trasbordadorea Los Angeleseko aireportutik hiriko museo batera eraman dute, bertan geratuko baita ikusgai espazioko bidaietatik erretiratu ostean.

Kaliforniako Zientziaren Museora iristeko, trasbordadorea hiriko kaleetatik ibili behar izan du, eta lekua egiteko 400 zuhaitz moztu dituzte.

Ibilaldiaren arduradunek zuhaitzak mozteko baimena udalean lortu zuten, izan ere, Endevourrek bost pisutako eraikin baten aldtuera dauka eta 77.000 kilo pisatzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea