Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Trumpen muga zergak, Agate Deunaren bezpera eta Rubialesen aurkako epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Donald Trump, muga zergen dekretua sinatzen. Argazkia: EFE
Donald Trump, muga zergen dekretua sinatzen
Donald Trump, muga zergen dekretua sinatzen. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Trumpen muga zergak: Donald Trumpek hilabetez atzeratu ditu Mexikorekiko eta Kanadarekiko % 25eko muga zergak, baina ezarri egin dizkio Txinari. Luzamendua AEBko presidenteak Trudeau eta Sheinbaun buruzagiekin hitz egin eta mugen kontrola indartzeko neurriak adostu ostean sartu da indarrean. Txinak, bestalde, iragarri du AEBko hainbat produkturi % 10-15eko muga zergak ezarriko dizkiola, erantzun gisa. 

- Agate Deunaren bezpera: Agate Deunaren bezperan, otsailaren 4an, ohitura da kalera kantuan ateratzea Euskal Herriko zenbait tokitan. Lurra kolpatuz, natura esnatzea du helburu, hain zuzen ere, kalez kale, koplak abestera irteten direnek. Arratiako abesbatzak, esaterako, Bilboko kaleak zeharkatzen ditu urtero, goizeko lehen ordutik gauera arte. Ezagun bihurtu da Bizkaiko hiriburuko suhiltzaileen erronda ere, 1967tik bultzatu dutena.

- Rubialesen aurkako epaiketa: Luis de la Fuente Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak lekuko gisa deklaratuko du Auzitegi Nazionalean. Atzo, epaiketaren lehen egunean, Jenni Hermoso Espainiako selekzioko futbolariak ukatu egin zuen Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente ohiari musu emateko baimena eman izana. "Ez nuen onartu", esan zuen irmo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak