Mundua -
Alemania
200.000 lagunek ultraeskuinaren kontrako protesta erraldoia egin dute Municheko kaleetan
Aniztasunaren, giza duintasunaren, batasunaren eta demokraziaren aldeko martxak babes handia jaso du. Municheko Zinema Jaialdiak, eliz eta ongintzazko erakundeek eta, besteak Beste, Bayern eta 1860 futbol taldeek babestu dute.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Poliziaren arabera, 200.000 pertsonatik gora bildu dira larunbat arratsaldean Municheko kaleetan, demokraziaren gainbeheraren eta Alemaniarentzako Alternatiba alderdi ultraeskuindarraren kontra protesta egiteko; izan ere, alderdi horrek eta Batasun Kristau-Demokratako kideek migrazio legeak zorroztu nahi dituen erreforma baten alde egin dute.
"Deportazioekin ezin da faxismoaren aurka borrokatu", "Arrazismoa eta gorrotoa ez dira alternatibak", "Koloretsua, marroia beharrean" eta "Alemaniarentzako Alternatiba debekatu, orain" irakur zitekeen manifestaziora batu direnen karteletan.
Protestan, austriar batek hartu du hitza, eta bere herrialdean gertatutakoaz ohartarazi ditu alemaniarrak. Han, Austriako Askatasuna Alderdia ultraeskuindarra eta Alderdi Popularra koalizioa negoziatzen ari dira, Gobernua osatzen saiatzeko bidean.
Aniztasunaren, giza duintasunaren, batasunaren eta demokraziaren aldeko martxak babes handia jaso du. Municheko Zinema Jaialdiak, eliz eta ongintzazko erakundeek eta, besteak beste, Bayern eta 1860 futbol taldeek babestu dute.
Municheko buru den Georg Eisenreichek (Bavariako Batasun Sozial Kristaua alderdikoa) ez du bat egin manifestazioarekin, eta koalizio kontserbadorearen asilo eta migrazio politikaren aurkako giroa sortzea espero zuela esan du.