Mundua -
Kosovo
Kurtik irabaziko ditu Kosovoko hauteskundeak, lehen aurreikuspenen arabera
Vetevendosje alderdiak botoen % 38,2 eta % 42,3 artean lortuko ditu (botoen % 50,3 eskuratu zituen 2021ean), 'Koha Ditore' egunkariaren eta Klan Kosova telebista-katearen arabera. Horrekin, baina, Kurtik ez du agintea ziurtatuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hauteslekuak itxita, lehen aurreikuspenek diote Albin Kurti jarduneko lehen ministroaren Vetevendosje (Autodeterminazioa) alderdiak irabaziko dituela Kosovoko hauteskunde orokorrak.
Kurtiren alderdiak botoen % 38,2 eta % 42,3 artean lortuko ditu (botoen % 50,3 eskuratu zituen 2021ean), Koha Ditore egunkariaren eta Klan Kosova telebista-katearen arabera.
Bigarren indarra, botoen % 21 eta % 22,4 artean jasota, PDK (UCK gerrillatik sortua) izango da, LDK alderdi independentistaren aurretik (botoen % 20), hauteslekuetan egindako galdeketetan bildatuko datuak baieztatzen badira.
Bestalde, gehienez ere boto-emaileen % 7,6k babestu dute AAK-NISMA taldea.
Aurreikuspen horiek baieztatuz gero, oposizioko hiru alderdiek jarduneko lehen ministroak baino boto gehiago eskuratuko dituzte.
Gainerako 20 eserlekuak gutxiengo etnikoen artean banatuko dituzte.
Duela lau urteko hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuen Kurtiren Vetevendosje alderdiak, botoen % 17 lortu zituen PDK-k eta botoen % 12,7, berriz, LDK-k.