Mundua -

Belgika

Flandestar nazionalistek irabazi dituzte udal hauteskundeak Flandrian

NVA alderdiaren garaipenak flandestar nazionalisten gorakada berretsi dute hauteskunde orokorretarako bi urte falta direnean.

Bart de Wever NVA alderdi flandestar nazionalistaren burua. EFE
Bart de Wever NVA alderdi flandestar nazionalistaren burua.
Bart de Wever NVA alderdi flandestar nazionalistaren burua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NVA alderdi flandestar nazionalistak irabazi ditu Flandrian egin diren eskualde eta udal hauteskundeak. Bart de Wever alderdiko buruzagiak halaber, Anberes hiriko alkatetza eskuratu du, Belgikako bigarren hiririk garrantzitsuena.

NVAko buruzagiak bozen % 36 lortu du; Patrick Janssens Alderdi Sozialistako hautagaiak % 29,6.

Anberes hiriko garaipenak mugarri historiko bat ezarri du, izan ere, Bigarren Mundu Gerraz geroztik, lehen aldia da sozialistek hiriko alkatetza izango ez dutela (1976an sei astez ere galdu zuten alkatetza).

Bestalde, Belgikako lehen ministro Elio Di Ruporen hiru alderdik osaturiko koalizioak boto dezente galdu ditu Flandrian. Bruselan, ordea, alkatetza mantentzea lortu dute; Freddy Thielemans da alkatea. Valonian ere abantaila mantendu dute, "Le Soir" egunkariaren arabera.

Testuinguru honetan, De Weberrek kargua Belgikan erreforma politikoa bultzatzeko erabiliko duela promestu du: "Di Rupori eta frankofonoei gurekin erreforma konfederatua prestatzeko eskatu nahi diet, flandestarrek ez dugulako euren zerga politika babestuko", adierazi du.

Lehen ministroak De Weberren adierazpenei garrantzia kendu die. "Udal hauteskundeak dira, ez orokorrak. 2012. urtea 2012ªa da, eta 2014. urtea 2014a izango da", esan du datozen hauteskunde orokorrei aipamen eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea