Mundua -

Teknologia

Muskek dio OpenAI erosteko eskaintza erretiratuko duela horrek irabazi asmorik gabekoa izaten jarraitzen badu

Astelehenean prentsan filtratu zen Muskek eta inbertitzaile talde batek milioi askoko eskaintza egin zutela, eta Sam Altman OpenAIko kontseilari delegatuak hau erantzun zion: "Ez, eskerrik asko".

Elon Musk. EFE.
Elon Musk. EFE.
Elon Musk. EFE.

Agentziak | EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elon Musk handikiak esan duenez, OpenAI kontrolatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea -Adimen Artifizialeko (AA) ChatGPT ezagunaren sortzaileak- erosteko egindako 97.400 milioi dolarreko eskaintza erretiratuko du baldin eta zuzendaritza batzordeak bertan behera uzten badu erakunde hori enpresa bihurtzeko prozesua, Musken taldeak esan duenez. 

"OpenAIren zuzendaritza batzordea prest badago ongintzako erakundearen misioa babesten jarraitzeko eta 'salgai' kartela bere aktiboetatik kentzeko, Muskek eskaintza erretiratuko du", esan dute Musken abokatuek Kalifornian asteazkenean egindako aurkezpen judizial batean.

Astelehenean prentsan filtratu zen Muskek eta inbertitzaile talde batek eskaintza milioiduna egin zutela, eta Sam Altman OpenAIko kontseilari delegatuak hau erantzun zion: "Ez, eskerrik asko".

"Bada garaia OpenAI berriro izan dadin behinola izan zen kode irekiaren eta segurtasunean zentratutakoaren potentzia hori", esan zuen Muskek bere abokatuek eskaintza egin zutenean zabaldutako adierazpen batean.

The Wall Street Journal egunkariaren arabera, eskatu gabeko eskaintza horrek zaildu egin ditu Altmanek OpenAIren etorkizunerako zituen planak, hala nola OpenAI irabazi asmoa duen enpresa bihurtzea eta AEBko Adimen Artifizialeko azpiegituretarako 500.000 milioi dolarreko gastua, Stargate izeneko enpresa bateratu baten bidez (Oraclek eta SoftBankek ere parte hartzen dute horretan).

Asteazkenean aurkeztutako dokumentu legalean, Muskek bere teknologia kode itxian mantentzea leporatu zion enpresari, AAren boterea "Microsoften esku" gera dadin. Microsoftek OpenAIren teknologia erabiltzen du bere AA indartzeko. 2023an, erraldoi teknologikoak 13.000 milioi dolar inbertitu zituen OpenAIren irabazi-asmoko dibisioan, haren irabazien % 49ko partaidetzaren truke.

Musk OpenAIren sortzaileetako bat izan zen 2015ean, baina gero konpainiatik banandu zen eta ChatGPT arrakastaz merkaturatu zuenetik behin baino gehiagotan esan du OpenAIk gizadiaren etorkizunerako norabide arriskutsuetara daramala Adimen Artifiziala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Inteligentzia artifiziala