Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Zelenskik "harago" joateko eta "Europako Armada" sortzeko eskatu du

Ukrainako presidenteak ez du baztertzen Trumpek Europari laguntzeari uko egitea mehatxuren bat balego.

Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak "Europako Armada" sortzearen alde egin du Errusiaren inbasioaren aurkako defentsan aurrera egiteko, eta Europa bera babesteko kanpoko mehatxuen aurrean, zalantzan jarri baitu AEBren babesa izango ote lukeen.

"Zinez uste dut Europako Indar Armatuak sortzeko unea iritsi dela", adierazi du Zelenskik Alemanian, Municheko Segurtasun Biltzarraren bigarren egunean egin duen agerraldian.

"Ez da Errusiari aurre egiteko orain arte egin duguna baino zailagoa. Kontua ez da defentsan gastua handitzea bakarrik. Dirua behar da, baina diruak, huts-hutsik, ez du etsaien erasoa galarazten", azaldu du Ukrainako presidenteak.

"Europan sinesten dut. Zuek ere sinetsi behar duzue. Ekin dezazuela eskatzen dizuet, zuen kontura, Europaren alde, Europako herrien alde, nazioen alde, zuen etxeak, zuen seme-alabak eta guztion etorkizuna babesteko. Horretarako, Europak burujabe izan behar du, indar komun batua, ukrainarra eta europarra", esan du Trumpek Errusiaren aurkako frontean zalantza zabaldu duela azpimarratu aurretik.

"Guk gelditzen ez badugu, nork egingo du? Zintzoak izan gaitezen: gaur egun ezin dugu baztertu AEBk ezetz esatea Europari mehatxu baten aurrean", gehitu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski