Mundua -

Austria

Hildako bat eta lau zauritu Austrian, kale erdian labanaz egindako eraso batean

Polizia-aurrekaririk ez duen eta egoitza-baimena duen 23 urteko siriar bat atxilotu dute erasoaren ustezko egilea delakoan. Arrazoiak ikertzen dira, bakarrik jardun duen edo konplizerik duen, eta biktimekin harremanik ote zuen.

Villach herriaren erdialdea, Austrian. Argazkia: Johann Jaritz/CC BY-SA 4.0
Villach herriaren erdialdea, Austrian. Argazkia: Johann Jaritz/CC BY-SA 4.0
Villach herriaren erdialdea, Austrian. Argazkia: Johann Jaritz/CC BY-SA 4.0

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamalau urteko adingabe bat hil da eta lau pertsona zauritu dira larunbat honetan Villachen (Austria), bizileku-baimena duen 23 urteko siriar batek labankadaz eraso ostean.

Poliziak adierazi duenez, oraindik ez da ezagutzen erasoaren arrazoia, baina APA albiste-agentziaren esanetan, lehen informazioen arabera, ustezko erasotzaileak ez zuen polizia-aurrekaririk.

Erasoa kalean bertan gertatu da, Austriako Villach herrian, Vienatik 350 kilometro hegoaldera, APAk polizia-iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Polizia oraindik ikertzen ari da erasotzaileak bakarrik jardun duen edo konplizerik izan duen, eta biktimekin harremanik ote zuen.

Zaurituetako zaharrenak 32 urte ditu.

Erasoa 16:00ak baino lehentxeago gertatu da. Erasoaren lekuko izan den pertsona batek autoarekin harrapatu du erasotzailea, eta handik gutxira atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Austria