Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: AEB-Errusia bilera Ukrainari buruz, etxebizitza dekretu berria eta aita santuaren osasuna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Serguei Lavrov eta Yuri Ushakov Riaderan iritsi berritan (Saudi Arabia) Argazkia: EFE
Serguei Lavrov eta Yuri Ushakov Riaderan iritsi berritan (Saudi Arabia) Argazkia: EFE
Serguei Lavrov eta Yuri Ushakov Riaderan iritsi berritan (Saudi Arabia) Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ukrainari buruzko bilera AEBren eta Errusiaren artean: Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak eta Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak bilera egingo dute Riaden, (Saudi Arabia), bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzeko eta Ukrainarako bakea negoziatzeko. Ukrainako Gobernua ez dute gonbidatu Riadeko bileran parte hartzera, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango. "Ukrainak ez du onartuko. Ukrainak uste du Ukrainari buruzko edozein negoziaziok ez duela baliorik Ukrainaren iritzia aintzat hartu gabe".

- Etxebizitza dekretu berria: Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuak Euskadiko lurzoru urbanizagarrien estandarrak aldatuko dituen etxebizitza dekretu berria aurkeztuko du gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.

- Francisco aita santuaren osasun egoera: Frantzisko aita santuak "sukarrik gabe" jarraitzen du Erromako Gemelli ospitalean eta bere datu klinikoak "egonkorrak" dira, Vatikanoak zabaldutako informazioaren arabera. Aita santuak "koadro kliniko konplexua" du eta ospitalean jarraituko du hainbat egunez. Ostiraletik dago ingresatuta, bronkitisa dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ukraina Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski