Mundua -

Lanetik bota dute

Bi ikasleri ilea moztu diete Egipton, beloa ez janzteagatik

"Txantxetan hasi ginen. Nik ilea moztuko niela esan nien beloa jantzi ezean, baina beste ikasle batek artazi batzuk eman zizkidan eta ile zati batzuk moztu nizkien", onartu du irakasleak.

Egiptoko bi ikasle, belo islamiarra jantzita.
Egipto beloa | Bi ikasleri ilea moztu diete beloa ez janzteagateagatik
Egiptoko bi ikasle, belo islamiarra jantzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luxor hiriko eskola bateko irakasleak ilea moztu die bi ikasleri, neskatoak biak, belo islamiarra janzteari uko egiteagatik.

Irakasleak niqab delakoa janzten du, aurpegia eztaltzen duen beloa, alegia, eta tokiko hedabideen arabera, ikasleei beloa janzteko eskatu zien, lege islamiarrak 10 urtez gorako neskatoentzako derrigorrezkoa dela esaten duelako.

"Tradizio erlijosoek beloa derrigorrean jantzi behar dela diote", azaldu zuen irakasleak. Emakumezkoa lanetik bota dute. Irakaslearen arabera, "txantxetan hasi ginen. Nik ilea moztuko niela esan nien beloa jantzi ezean, baina beste ikasle batek artazi batzuk eman zizkidan eta ile zati batzuk moztu nizkien". Ikastetxeko zuzendariari, aldiz, isuna jarri diote "gertaeraren ostean beharrezko erabakiak ez hartzeagatik".

Anaia Musulmanak

Gertatutakoaren berri izan bezain laster, Emakumezkoen Kontseilu Nazionalak jazoera gaitzetsi du "Egiptoko legeak, Giza Eskubideak eta, zehazki, haurren eskubideak urratzen dituelako (...) Gure ustez, Anaia Musulmanak boterean daudenetik, islamiar erradikalak indartsu sentitzen dira eta haien ideiak Egiptoko gizarte osoari inposatzen ari dira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea