Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

CDU alderdiaren egoitza, hauteskunde gauean. Argazkia: EFE
CDU alderdiaren egoitza, hauteskunde gauean. Argazkia: EFE
CDU alderdiaren egoitza, hauteskunde gauean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alemaniako hauteskundeen emaitzak: Batasun Kristau-Demokratak (CDU) eta Bavariako Batasun Sozial Kristauak (CSU) osatutako blokeak (CDU/CSU) irabazi ditu Alemaniako hauteskundeak, botoen % 28,6 lortuta. AfD ultraeskuindarra, berriz, bigarren alderdi bozkatuena izan da, bozen % 20,8 jasota eta duela lau urteko kopurua ia bikoiztuta. Orain arteko kantzilerrak, Olaf Scholz sozialdemokratak, berriz, botoen % 16,4 erdietsi ditu. Ezustekorik ezean, Friedrich Merz kontserbadorea izango da kantziler berria eta nahikoa izango du sozialdemokraten babesa horretarako, berdeen babesarekin.

- Berlingo erasoa: Berlinen labanaz zauritutako bilbotarraren osasun egoerak hobera egin du, familiak EITBri emandako azalpenen arabera. Senitartekoek diotenez, esna dago eta hitz egiten du. Zauriak ditu aurpegian eta lepoan, karotidatik eta jugularretik gertu. Familia biziki eskertuta dago erasoa izan zen tokian zegoen frantses bikote batekin, odoljarioari eutsi ziotelako. Baliteke horrek haren bizia salbatu izana. Halaber, oso eskertuta dago Espainiako kontsulatuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzarekin, baita bertako mediku eta osasun sistemarekin ere.

- Ukrainako gerrak hiru urte: Errusiak Ukraina inbaditu zuela hiru urte bete diren honetan, nazioarteko goi bilera egingo dute Kieven, eta bertan izan dira presentzialki atzerriko 13 buruzagi. Beste 24 buruzagik telematikoi hartuko dute parte bileran. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen ere Ukrainako hiriburuan izango da, EBko 24 komisariorekin batera. Gerraren amaiera lortzeko urrats berriei buruz hitz egiteko balioko du goi bilerak, baita gatazka amaitu ondoren Ukrainarako segurtasun bermeei buruz hitz egiteko ere. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Batasun europarra Bilbo albisteak Ukraina gaur Europako herrialdei buruzko albisteak Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Alemania albisteak Atentatuak albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Alemaniako hauteskundeak Hauteskundeak Scholz kantzilerra Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski gaur