Mundua -

Trump-Macron bilera

Trump Zelenskirekin bilduko da hurrengo egunetan, lur arraroei buruzko akordioa sinatzeko

AEBko presidentearen esanetan, Putinek oniritzia emango lioke Europar Batasunak Ukrainara soldaduak bidaltzeari, gerra amaitzeko balizko akordioaren barruan.

Donald Trump eta Emmanuel Macron, gaur arratsaldean Etxe Zurian. EFE
Donald Trump eta Emmanuel Macron, gaur arratsaldean Etxe Zurian. EFE
Trump aste honetan edo hurrengoan bilduko da Zelenskirekin Washingtonen, lur arraroei buruzko ituna ixteko

0:41

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Volodimir Zelenski Ukrainako buruarekin bilduko dela hurrengo egunetan, "asteon edo hurrengoan", lur arraroen akordioa sinatzeko. Hain zuzen ere, AEBk laguntza militarra emango dio herrialdeari, mineralen truke.

"Bulego Obalean elkartuko gara; akordioa ixteko lanean ari gara orain", adierazi du Trumpek, Etxe Zurian Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin batera egindako agerraldian.

Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?

1:24

Bestalde, Trumpek zehaztu du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin akordio ekonomiko "garrantzitsuak" negoziatzen ari dela, Ukrainako gerrari amaiera emateko.

Era berean, AEBko presidenteak nabarmendu du Putinek oniritzia emango liokeela Europar Batasunak Ukrainara soldaduak bidaltzeari, gerra amaitzeko akordioaren barruan.

Hori baieztatuz gero, Moskuk jarrera aldatuko luke, orain arte Europak soldaduak bidaltzea "marra gorri" eta "eraso" gisa jo baititu.

Zer dakigu Trumpek Ukrainako gerrari amaiera emateko dituen asmoei buruz?
Zer dakigu Trumpek Ukrainako gerrari amaiera emateko dituen asmoei buruz?
Zer dakigu Trumpek Ukrainako gerrari amaiera emateko dituen asmoei buruz?

0:38

Bere aldetik, Macronek azpimarratu du "bake sendoa eta iraunkorra" behar dela Ukrainan.

"Elkarrizketa ona izan dugu gaur goizean, G7aren bileran. Gure helburu komuna da bakea eraikitzea", esan du.

AEBko presidenteak adierazi duenez, Putinek "gerra hau amaitu nahi du" eta borrokaldien amaiera "aste gutxiren buruan" lor liteke. Hala ere, gerrari amaiera emateko akordioa "zuzenean" lortzea lehentasun duen arren, Trump lehendabizi su-etena lortzeko prest agertu da, negoziazio sakonagoak egin aurretik.

Bestalde, Macronek azpimarratu du bakea lortzeak ez duela Ukrainaren "errendizioa" ekarri behar, baizik eta estatu horren subiranotasuna ahalbidetu behar duela. "Bake honek ez du esan nahi Ukrainak amore eman duenik. Ez du bermerik gabeko su-etena ekarri behar. Ukrainaren subiranotasuna ahalbidetu behar du, eta eragiten dioten gaien gainean interesa duten beste alde batzuekin negoziatzen utzi behar dio", azpimarratu du Frantziako presidenteak Trumpekin batera emandako prentsaurrekoan, Etxe Zurian egindako bileraren ostean.

Aldebiko bilera horretan "aurrerapauso esanguratsuak" eman direla uste du Macronek.

Ukraina, hiru urte gerran: funtsezko uneak
Ukraina, hiru urte gerran: funtsezko uneak
Ukraina, hiru urte gerran: funtsezko uneak

2:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Emmanuel Macron Errusia-Ukraina gerra