Mundua -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Ukrainako gerrari buruzko negoziazioak, M8ko manifestazioak eta Zurrunbiloa proiektua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Trumpen eta Putinen irudiak dituzten matrioxkak, Moskuko denda batean. Argazkia: EFE
Trumpen eta Putinen irudiak dituzten matrioxkak, Moskuko denda batean. Argazkia: EFE
Trumpen eta Putinen irudiak dituzten matrioxkak, Moskuko denda batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bake negoziazioak: Donald Trump AEBko presidenteak iragarri du Volodimir Zelenski Ukrainako buruarekin bilduko dela hurrengo egunetan, "asteon edo hurrengoan", lur arraroen inguruko akordioa sinatzeko. Hain zuzen ere, AEBk laguntza militarra emango dio herrialdeari, mineralen truke. Bestalde, Trumpek zehaztu du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin akordio ekonomiko "garrantzitsuak" negoziatzen ari dela, Ukrainako gerrari amaiera emateko. Era berean, AEBko presidenteak nabarmendu du Putinek oniritzia emango liokeela Europar Batasunak Ukrainara soldaduak bidaltzeari, gerra amaitzeko akordioaren barruan.

- M8ko manifestazioak: Euskal Herriko Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira martxoaren 8rako deitu dituen manifestazioak aurkeztuko ditu. Halaber, aurtengo leloa eta mezua ere azalduko ditu. Prentsaurrekoa 11:00etan hasiko da Iruñeko Gaztelu plazan.

- Zurrunbiloa proiektua: Elhuyarrek bultzatu eta gazteen osasun mentala erdigunean jartzen duen Zurrunbiloa proiektua aurkeztuko dute Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, 10:30etik aurrera. Zurrunbiloa proiektu berria ETB1en ikusi ahalko da, gaur gauean, 23:45etik aurrera, eta baita Primeran plataforman ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Ukraina gaur Nafarroa gaur Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Errusia bideoak Vladímir Putin argazkiak Telebista publikoa Gizartea albisteak Euskal Telebista Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Medikuntza albisteak Feminismoa Martxoak 8, Emakumeen Eguna Sendagaiak Gazteak azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski gaur Ongizatea eta osasuna