Mundua -
Marokon
14 hildako eta 17 erreskatatu Marokon aurkitutako ontzi batean
Salbamendu-taldekoek uretan zeuden pertsona guztiak erreskatatu dituzte, hildakoak barne.
Erredakzioa
Hamalau hildako eta beraiekin zihoazen beste hamazazpi pertsona erreskatatu dituzte igande honetan Alboraneko itsasoan aurkitu duten ontzi batean. Alhucemaseko (Maroko) kosta parean izan da ezbeharra, eta bertara hainbat erreskate talde hurbildu dira.
Asteazkenean Marokoko Nador hiritik irten zen ontzian 70 pertsona zihoazela baieztatu du gaur erreskatatutako etorkin batek.
Salbamenduaren unean, bizirik zeuden hainbat pertsona -14 gizon eta hiru emakume- uretan zeuden, ontzia ia hondoratuta baitzegoen. Hori dela eta, batzuek premiazko osasun laguntza behar izan dute.
Erreskatatutako pertsonak Alhucemako portura eraman ditu Itsas-Salbamendu taldeko itsasontziak.
Biktima guztiak, egoera onean
“Sasemar 101” hegazkinak arratsaldeko hiruak aldera aurkitu du etorkinez betetako ontzia. Alhucemaseko kostaldetik 18 miliatara zegoen, eta hainbat pertsona uretan zeudela ohartu dira. Hori dela eta, baltsa bat bota diete bertara igo eta salbu egoteko.
Salbamendu-taldekoek uretan zeuden pertsona guztiak erreskatatu dituzte, hildakoak barne.