Mundua -

AEB

Europari % 25eko muga-zergak ezarriko dizkiola iragarri du Trumpek

Europar Batasuna "AEB izorratzeko asmoz" sortu zela adierazi du eta gaineratu duenez, zergen erabakia "hartuta" dago. Hurrengo egunetan emango ditu xehetasunak, baina, aurreratu duenez, orokorrak izango dira, eta autogintzari eta bestelakoei eragingo diete.

Donald Trump, bart. EFE.
Donald Trump, bart. EFE.
Donald Trump, bart. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Europar Batasuna AEB izorratzeko sortu zen", hori esan du Donald Trumpek, Europari % 25eko muga-zergak iragartzeko agerraldian.

Izan ere, oraindik xehetasunik eman ez badu ere, ziurtatu du Etxe Zuriak hartua duela Europar Batasunari muga-zerga orokorrak ezartzearen erabakia. 

Aurreratu duenez, datozen egunetan emango ditu xehetasunak, baina azpimarratu du orokorrak izango direla zerga horiek, eta, autogintzari eta hainbat arlori eragingo diela. 

Mexikori, Kanadari eta Europar Batasunari ezarritako neurriak indarrean noiz sartuko diren galdetuta, Trumpek esan du apirilaren 2an izango dela, 1ean izatea nahiagoko lukeen arren. Baina, "apur bat superstiziosoa" dela gaineratu du, izan ere kultura anglosaxoian apirilaren 1ean Inozenteen eguna ospatzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Donald Trump