Mundua -

Urtebeteko espetxe-zigorra

Berlusconi: 'Justizia erreformatzeko jarraituko dut politikan'

Iruzur fiskal egotzita, urtebeteko espetxe-zigorra ezarri ostean, Italiako lehen ministro ohiak esan duenez, "politikan jarraitu behar dut, niri jazotakoa beste herritarrei gerta ez diezaieten".

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruzur fiskalarekin lotutako delitua leporatuta, urtebeteko espetxe-zigorra jaso ostean, ibilbide politikoarekin jarraituko duela adierazi du larunbat honetan Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiak. "Joko politikoan jarraitzeko behartuta ikusten dut nire burua", azaldu du Berlusconik Tg5 telebista kateak jasotako adierazpenetan, "justizia erreformatzeko eta niri jazotakoa beste herritarrei gerta ez diezaieten".

"Ebazpen sinestezina da", azpimarratu du lehen ministro ohiak, "zentzugabea da telebista-eskubideei buruzko prozesu bati buruz hitz egitean, delituak egiteko gaitasun naturala aipatzea". "Bost seme-alaba eta sei biloba ditut, eta ez ditut aurrekari penalik", adierazi du. Halaber, epaileari partziala eta "arrazoi politikoak" izatea egotzi dio.

Urtebeteko zigorra

Silvio Berlusconiren kartzela-zigorra lau urtetik urtebetera murriztu du Mediaset auziaz arduratzen den Edoardo D'Avossa epaileak. Berez, lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio Milaneko Zigor Epaitegiak Berlusconiri, iruzur fiskalagatik.

Baina, 2006an indarrean jarritako 'Barkamen' lege bati esker, urtebetera jaitsi diote zigorra. Kartzeletan preso kopurua mugatzea zuen lege horrek helburu, eta, guztira hiru urtez zigorra murrizteko aukera ematen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea