Mundua -
MISIO ESPAZIALA
Katy Perry abeslaria, Blue Originen misio batean beste bost emakumerekin batera
Lauren Sanchez (telebistako aurkezlea eta Jeff Bezosen bikotekidea), Gayle King (kazetaria eta CBSko aurkezlea), Aisha Bowe (ingeniari aeroespaziala), Amanda Nguyen (Bakearen Nobel sarirako izendatua) eta Kerianne Flynn (zinema ekoizlea) joango dira Perryrekin batera.
Agentziak | EITB MEDIA
Katy Perry abeslaria eta Lauren Sanchez, Blue Origin konpainiaren sortzailea den Jeff Bezosen bikotea, New Shepard ontziaren lehen tripulazio erabat femeninoaren parte izango dira, konpainiak iragarri duenez.
Hamaikagarren misioak, aurreko hamarrek bezala, tripulazio pribatu bat espazioaren mugetan jarri nahi du, eta Valentina Tereshkovak 1963an hegaldi espaziala bakarrik egin zuenetik emakumeek osatutako lehena izango da.
Lauren Sanchez (telebistako aurkezlea eta Jeff Bezosen bikotekidea), Gayle King (kazetaria eta CBSko aurkezlea), Aisha Bowe (ingeniari aeroespaziala), Amanda Nguyen (Bakearen Nobel sarirako izendatua) eta Kerianne Flynn (zinema ekoizlea) joango dira Perryrekin batera misio horretan.
Aste honetan, Blue Originek arrakastaz burutu zuen Texastik NS-30 misioa. Jesus Calleja esploratzaile eta aurkezle espainiarrak bidaiatu zuen bertan.
Orain arte, programak 52 pertsona eraman ditu espazioaren muga den Karmanen lerrotik gora.
Blue Originek Sanchez nabarmendu du NS-31 misioaren bultzatzaile nagusi gisa. Sanchezek ohar baten bidez adierazi zuen gogo bizia duela esploratzaile-talde bat gidatzeko, Lurrari buruzko ikuspegia zabaltzeko, esperientziak partekatzeko eta etorkizuneko belaunaldiei inspirazio-iturri izango zaien inpaktu iraunkorra sortzeko.
Misio hori New Shepard ontziaren hamaikagarren hegaldi tripulatua eta bere historiako hogeita hamaikagarrena izango da.