Mundua -

VATIKANOA

Aita santuak gau lasaia igaro du eta deskantsatzen ari da, beste krisi baten ostean

Astebetean izan duen bigarren krisi larria da, otsailaren 14an ospitaleratu ostean.

Aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita santuak "gau lasaia igaro du" eta "deskantsatzen ari da", jakinarazi du Vatikanoaren prentsa bulegoak, Frantziskok Erromako Gemelli ospitalean eman duen 16. egunean, bart bronkoespasmo krisi baten ondorioz haren osasun egoerak "bat-batean" okerrera egin ostean.

Aita santuak 88 urte ditu, eta otsailaren 14tik dago ospitaleratuta, bronkitis baten ondorioz, baina gerora beste gaitz batzuk gehitu zaizkio, tartean aldebiko pneumonia.

Oxigenoa maskara batekin dute oraindik, azken egunetan arnasa hartzeko lehen egunetan baino laguntza txikiagoa behar izan duen arren.

Pronostikoak erreserbatua izaten jarraituko du, hau da, medikuak gaixotasunaren bilakaeraren zain daude, eta oraingoz ez dute duela astebete eman zuten moduko prentsaurrekorik emango.

Aita santuaren egoera klinikoa "kritikoa" ote den galdetuta, "konplexua" dela erantzun dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa