Mundua -
Grezian
Iruzurtien zerrenda atera zuen kazetari greziarra epaitzen ari dira
HSBC bankuko langile ohi batek duela lau urte ateratako dokumentuetan oinarrituta dago "Lagarderen zerrenda" delakoa. Zerrenda horrek zenbait herritako herritarren kontu korronteen informazioa dauka.
Redacción
Kostas Vaxevanis kazetari greziarraren kontrako epaiketa hasi da Atenasen. Vaxevanisek 2.059 ustezko iruzurti fiskalen zerrenda publikatu zuen, Suitzan kontu korronteak zituztela salatuta.
Vaxevanis igandean atxilotu zuten, Hot Doc bere aldizkarian zerrenda argitaratu eta hurrengo egunera. Datu pertsonalak eta pribatutasunaren legeak urratzea leporatzen diote.
Epaiketa 10:00etan hasi da eta kazetaria bere abokatuen taldearekin da, nahiz eta Grezian abokatuen greba deituta egon.
Akusatua astelehenean agertu zen lehen aldiz epaitegian, baina bere abokatuek epaiketa atzeratzeko eskatu zuten defentsa hobeto prestatu ahal izateko.
Bere aldizkarian idatzitako artikuluan, Vaxevanisek onartu egiten zuen Suitzan kontu korrontea izatea ez dela delitua, baina zerrendakoek Grezian iruzur fiskala egin izanaren susmoa dagoela azpimarratzen zuen.
Epaiketa ez da bidezkoa
"Arrazoirik gabe akusatu dute", esan du Nicos Constantopoulos abokatu eta ezkerreko politikaro oihak. "Epaiketa justu baten printzipioak ez dira betetzen ari".
Datu pribatuen Greziako legearen arabera, inputatu bat epitzeko 48 orduko epea dute, karguak aurkeztu dituzten egun berean atxilotzen dutenean. Vaxevanisek bi urteko kartzela-zigorra jaso dezake.
"Lagarde zerrenda"
Kazetariak errugabea dela dio, zerrenda horretan ez zuelako diru kantitateen ezta bestelako datu pertsonalen berri eman.
HSBC bankuko langile ohi batek duela lau urte ateratako dokumentuetan oinarrituta dago "Lagarderen zerrenda" delakoa. Zerrenda horrek zenbait herritako pertsonen kontu korronteen informazioa dauka.