Mundua -

Hilketa

Kartzelako funtzionario bat tiroz hil dute Ipar Irlandan

Erasoa bertako 06:30ean izan da, M1 autopistan, Portadown eta Lurgan artean. Ustez dagoeneko aktibo ez dagoen IRAren talde disidente bat izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kartzelako funtzionario bat tiroz hil dute Ipar Irlandan, ostegun honetan; Irlandako Armada Errepublikanoko (IRA), dagoeneko aktibo ez dagoen taldeko, alde disidente bat izan da erasoaren egilea, ustez, Poliziak jakitera eman duenez.

Erasoa bertako 06:30ean izan da, M1 autopistan, Portadown eta Lurgan artean, Armagh konderrian; gune hori disidenteen gotorlekutzat hartzen dute.

Komunikabideen arabera, Irlandako Errepublikako matrikula duen ibilgailu bat funtzionarioak zeraman autora gerturatu du, eta hiru bidaiarietako batek su egin du. Ondorioz, funtzionarioaren autoak talka egin du.

Oraindik ez dute jakinarazi kartzelako funtzionarioa (ez dute nor den ezagutzera eman) tiroengatik edo istripuaren inpaktuagatik hil den.

Erasoa bake prozesuaren aurkako talde disidenteek egin duten argitu nahi du Poliziak, eta Lurganen erreta aurkitutako auto batek gertaerarekin zerikusirik ote duen ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea