Mundua -

Atentatua

Bi lagun atxilotu dituzte Ulsterren kartzelazainaren hilketaren harira

Jarduera armatua utzia duen IRAko talde disidenteak omen dauden inguru batean izan dira atxiloketak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak bi pertsona atxilotu ditu Ipar Irlandan David Black kartzelazainaren hilketarekin zerikusia dutelakoan, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.

Lurgan herritik gertu atxilotu dituzte 31 eta 44 urteko susmagarriak, Armagh konderrian, jarduera armatua utzia duen IRAko talde disidenteak omen dauden inguru batean.

BBCren arabera, atxilotuetako bat Colin Duffy errepublikanoa da, 2009an bi soldadu britainiarren hilketarekin zerikusia zuelakoan atxilotua eta epaiketan absolbitua.

Ustez IRAko disidenteek hil zuten Black iragan osteguenan. Portadown eta Lurgan lotzen dituen M1 autopistan segada egin eta tirokatu egin zuten.

Black lantokira zihoan, Maghaberry Prison segurtasun handiko presondegira (Belfast). IRAko disidenteak protesta handiak egiten ari dira bertan baldintza txarrak salatzeko.

Kartzelazainak 30 urte zeramatzan kartzeletan lanean, eta Orange talde protestanteko kide zen. Katolikoek sektatzat dute talde hori.

1974tik 30 kartzelazain hil dituzte Ipar Irlandan talde protestanteek eta katolikoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea