Mundua -
Epaiketa, abian
Emakume batek ustez semea hil zuen Korana buruz ez ikasteagatik
Sara Egek (Cardiffeko bizilaguna) ustez zazpi urteko semea hil arte kolpatu zuen, hura Koranaren laburpen bat buruz ikasteko gai izan ez zenean.
Erredakzioa
Erresuma Batuan emakume baten aurkako epaiketa abian jarri dute, Korana buruz ikasteko gai ez izateagatik semea hiltzea leporatuta, Actualidad RT atariak jaso duenez.
Sara Egek (Cardiffeko bizilaguna) ustez zazpi urteko semea hil arte kolpatu zuen, hura Koranaren laburpen bat buruz ikasteko gai izan ez zenean. Ama semea hilda zegoela ohartu zenean, gorpuari su eman zion, frogak desegiteko. Sararekin ados egonda, senarrak eta hark semea “hafiz” (Koranaren testua buruz dakien pertsona) bilakatu nahi zuten.
“Helburu handia genuen”, azaldu zuen geroago amak. “Hiru hilabetetan 35 orrialde buruz ikastea nahi genuen”. Emakumeak azaldu zuenez, ordain-sari moduan semeari bizikleta berri bat promestu zion. Sarak esan zuen semea kolpatu egiten zuela aurrerapenekin gustura ez zegoen bakoitzean.
Britainia Handiko Poliziak gorpua aurkitu ostean, haurren gurasoek ukatu egin zuten haien erruduntasuna, eta mutikoa sute baten ondorioz hil zela esan zuten. Halere, autopsiaren bitartez, heriotza jasotako trauma gogor batzuengatik izan zela jakinarazi zuen.