Mundua -

AEBen betoa

Palestinak NBEn indar gehiago izatea baztertu dute berriz AEBek

Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusian kide ez den estatu behatzaile gisa onartzea nahi du Palestinak.

Palestinaren estatus politikoa handitzeko kanpaina.
Palestinaren estatus politikoa handitzeko kanpaina.
Palestinaren estatus politikoa handitzeko kanpaina.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko burua Palestinaren estatus politikoa handitzea lortzeko Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusira joango dela iragarri ostean, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak ezezkoa berretsi du eta euren jarrera ez dela aldatu ekarri dute gogora. Halaber, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura iritsiz gero, saiakerari betoa jarriko diotela esan dute.

"Orain dela bi urte esan genionari eutsiko digu. Nazio Batuetan aurrerapausoak emateko ekimenek ez dute Palestina Estatu batera hurbilduko", adierazi du Victoria Nuland AEBetako Estatu Saileko bozeramaileak. "Kezkatuta gaude tentsio berriak sortzeko aukeren aurrean".

Lehengo urtean, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluko kide izateko aitorpena baztertu ostean, palestinarrek euren eskaera aldatu dute eta orain, Biltzar Nagusian kide ez den estatu behatzaile gisa onartzea nahi dute, Vatikanoak duen estatus bera.

Palestinako arduradunek adierazi dutenaren arabera, aldeko 115 boz lor ditzakete, batik bat herrialde arabiarrenak, afrikarrenak, Hego Ameriketako herrialdeenak eta Asiakoenak. Kontrako 22 espero dituzte, AEBek esaterako, eta 56 abstentzio. Biltzar Nagusiak 193 estatu ditu. Bozketa azaroaren 15ean edo 29an egitea espero da.

Mundu osoan zehar, euren ekimenaren aldeko kanpaina egiten ari dira Palestinako arduradunak. Lehengo astean, adibidez, François Hollande Frantziako presidentearekin bildu ziren Parisen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea