Mundua -

Vatikanoa

Frantzisko aita santuaren osasun egoerak okerrera egin du berriro

Zehazki, aita santuak arnas gutxiegitasuneko bi estualdi izan ditu, "muki pilaketa handi baten ondorioz". Horiek "bronkoespasmo" krisi bat eragin diote. Horregatik, bi bronkoskopia egin eta "likido ugari" xurgatu diote. Frantziskori aireztapen mekanikoa jarri behar izan diote berriro.

Bi moja otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE
Bi moja otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE
Bi moja otoitz egiten, Erromako Gemelli ospitalearen aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak arnas gutxiegitasuna du. Erromako Gemelli ospitalean hamazortzigarren eguna du gaurkoa. "Une oro argi egon da", azaldu du Vatikanoak ohar batean.

Zehazki, aita santuak arnas gutxiegitasun bi estualdi izan ditu, "muki pilaketa handi baten ondorioz", irakur daiteke oharrean. Horiek "bronkoespasmo" krisi bat eragin diote. Horregatik, bi bronkoskopia egin eta "likido ugari" xurgatu zaizkio.

Frantziskori aireztapen mekaniko "ez-inbaditzailea" jarri behar izan diote berriro arratsaldean. Hala ere, aita santua, Vatikanoaren arabera, "une oro argi egon da".

88 urteko Frantzisko Erromako Gemelli ospitalean dago joan den otsailaren 14tik, bronkitis baten ondorioz.

Pronostikoak "erreserbatua" izaten jarraitzen du, hau da, medikuek ez dute argitzen egoera klinikoak izan dezakeen bilakaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Erroma Erlijioa Eliza Katolikoa