Mundua -

'Sandy'ren ostean

Hotz bolada New Yorken, eta hamarka mila pertsona babesik gabe

Michael Bloomberg alkatearen arabera, 40.000 pertsona inguru arriskuan daude 'Sandy' urakanak argindarrik eta gasik gabe utzi dituelako.

Boluntarioek janaria eta mantak banatzen ari dira etxez etxe. Efe.
New York hotza | Milaka pertsona arriskuan, hotz bolada batengatik
Boluntarioek janaria eta mantak banatzen ari dira etxez etxe. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorken hamarka mila pertsonarentzako babeslekua aurkitu behar dute, 'Sandy' urakanak berogailu edota etxebizitzarik gabe utzi baititu eta hotz bolada baten erdian baitaude.

Guztira, 30.000 eta 40.000 pertsona artean etxebizitzarik gabe geratu dira, edo argindarra eta gasa falta zaie, Michael Bloomberg alkateak prentsaurrekoan aditzera emandakoaren arabera.

Gainera, gasolinaren horniketa-arazoak ez dira konpondu oraindik, eta erregaia ezinbestekoa da argindar-sorgailuak martxan jartzeko.

121.00 pertsona argindarrik gabe daude hori osoan, horietariko 80.000 Queens eta Staten Island auzoetan, 'Sandy'k kalte gehien sortu dituen lekuetan, hain zuzen. Estatu osoan, berriz, 700.000 pertsona daude argindarrik gabe.

Tenperatura, zero azpitik

Agintariek, zenbait elkartek eta partikularrek mantak eta berokiak banatu dituzte, baina hori ez da nahikoa jendearen beharrizanei aurre egiteko.

Tenperaturak behera egin du, gauean zero azpitik, batez ere haizeak sortutako sentsazio termikoagatik. Hurrengo gauetarako hotz handiagoa aurreikusi dute.

Bloombergek iragarri duenez, berogailurik ez dutenek hipotermia pairatzeko eta hiltzeko arriskuan daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea