Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eskumen berriak, hildakoa Pirinioetan eta Reala vs Man United eta Erroma vs Athletic

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Transferentzien Batzorde Mistoak joan den abenduan egindako bilera. Argazkia: EFE
Transferentzien Batzorde Mistoak joan den abenduan egindako bilera
Transferentzien Batzorde Mistoak joan den abenduan egindako bilera. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eskumen berriak: Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak gaur sinatuko dute (08:30ean) atzerritarren lan-baimenen eta meteorologia zerbitzuaren eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzteko akordioa. Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera pasa den astean zen egitekoa, baina atzeratu egin zuten, "agenda arazoak" tarteko.

- Hildakoa Pirinioetan: Mikel Lorente Bilboko 38 urteko mendizalea hil da Huescako Pirinioetan, 300 metroko altueratik erorita. Cap de Llauseteko aterpean lan egiten zuen. Gorpua Benasquera eraman dute hegazkinean, eta handik Huescako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute.

- Reala vs Manchester United eta Erroma vs Athletic: Athleticek eta Realak Europa Ligako final zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak jokatuko dituzte ostegun honetan. Zelairatzen lehena Donostiako taldea izango da, 18:45ean hasiko baita Manchester Uniteden kontrako norgehiagoka, Reale Arenan. Zuri-gorriek Erromari egingo diote bisita, Italiako hiriburuko Estadio Olinpikoan, 21:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Futbola zuzenean Reala Politika Bilbo gaur Bizkaia Reale Arena-Anoeta Zelaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Lana azken orduko albisteak Espainiako Gobernua Futbol bideoak 2023 Athletic Club de Bilbao bideoak UEFA Europa Liga 2024 EAEko Estatutua Erreskateak mendian Pirinioetako albisteak Aragoi Albisteak Prentsa digitalaren azken orduko