Mundua -
Kanada
Gutxienez 12 pertsona zauritu dira Torontoko pub batean tirokatuta
Agenteek jakinarazi dutenez, erasotzaileak auto batean ihes egin du, eta oraindik ez dute atxilotu.
agentziak | eitb media
Gizon batek gutxienez 12 pertsona zauritu ditu Torontoko (Kanada) pub batean tirokatuta, eta agintariek ez dute jakinarazi horien osasun egoera zehatza zein den.
Scarborough auzoan gertatu da, bertan 22:40 (Euskal Herrian 04:40) zirenean, Poliziak CTV News kateari zehaztu dionez.
Torontoko osasun zerbitzuen esanetan, egoera "dinamikoa" da, eta zauritu batzuen zauriak arinak dira baina beste batzuk egoera kritikoan daude.
Poliziaren arabera, erasotzaileak auto batean ihes egin du, eta oraindik ez dute atxilotu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea