Mundua -

Hamarka zauritu daude

Matxinada izan da eta 27 preso hil dira Sri Lankako kartzela nagusian

Krisia Poliziak egindako sarekada batek eragin du. Agenteek droga eta telefonoak atzeman nahi zituzten presoen artean.

Sri Lankako Armadak kartzela inguratuta dauka. Efe.
Matxinada kartzela | Matxinada izan da Sri Lankako kartzela nagusian
Sri Lankako Armadak kartzela inguratuta dauka. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 27 pertsona hil dira eta hamarka zaurituta daude Welikada espetxean, Colombon, izandako matxinadaren ondorioz.

Welikada Sri Lankako espetxe handiena da, eta, azken informazioen arabera, segurtasun indarrek egoera kontrolpean hartu dute, Armadaren laguntzarekin.

Krisia Poliziak egindako sarekada batek eragin du. Agenteek droga eta telefonoak atzeman nahi zituzten presoen artean.

Zenbait presok armak eskuratu dituzte eta agenteen kontra egin dute, tiroka.

Sri Lankako hedabideen arabera, preso batzuk teilatura igo dira eta zerura tiroak eman dituzte.

Armadaren laguntza

Agintariek zirkulazioa eten duten kartzelaren inguruan eta Armadari laguntzeko eskatu diote. Ordu batzuk behar izan dituzte militarrek egoera kontrolpean hartzeko.

Segurtasun indarrek miaketa operazioa jarri dute martxan, iheslaririk balego, harrapatzeko. Momentuz sei harrapatu dituzte, eta presoek lapurtutako 86 armetatik 72 atzeman dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea