Mundua -
Adingabeen eskubideak
Irlandak Konstituzioa aldatu du adin txikikoei babes handiagoa emateko
Gaurtik aurrera, "adin txikikoen eskubideei" aipamen zehatza jasoko du Irlandako Konstituzioak, "abusuen aurrean haurrak babesteko".
Erredakzioa
Adin txikikoei babes handiagoa eskaintzeko Konstituzioa aldatzea adostu dute Irlandako herritarrek. Ekimen honen alde % 58k bozkatu du. Datu ofizialen arabera, parte-hartzea txikia izan da, % 33koa.
Alderdi politiko guztiek eta adin txikikoei zuzendutako erakunde nagusiek Gobernuaren proposamena babestu dute. Helburua da, besteak beste, agintariak adin txikikoen aurkako tratu txarrak ikertzeko betebeharra izatea.
Azken hamarkadetan haurren aurkako milaka abusu kasuak izan dira erakunde erlijioso eta publikoetan. Hori ekiditeko, gaurtik aurrera, "adin txikikoen eskubideei" aipamen zehatza jasoko du Irlandako Konstituzioak, "abusuen aurrean haurrak babesteko", Dublineko Exekutiboak adierazi duenez.
Frances Fitzgerald Haurtzarorako ministroak proposamenaren onarpena "historikoa" da, adin txikikoei babesa eskaintzeko Estatuak zituen gabeziak konpontzen lagunduko duelako.